2012/12/29

Kataluniako aro berriari buruzko hitzaldi arrakastatsua



Gaur ilunabarrean Katalunia bizitzen ari den aro politiko berriari buruzko hitzaldia izan dugu Eli Zunzunegi kazetari legorretarraren eskutik.

Kazetariak aurkezpen bikaina eta landua egin du, gidoi zehatz bezain aberatsarekin eta grafiko eta bideoz osaturiko baliabideaz baliaturik.



Jende multzo politta bildu da, 30ren bat lagun eta bertaratutakoen esanetan, hitzaldi oso interesgarria izan da.


2012/12/17

KATALUNIAko aro berria LEGORRETAR baten ikuspuntutik




Kataluniako politikagintzan, azken urteotan, ematen ari diren aldaketak eta bertako gizartean sustraitzen ari diren gogoetak gertutik ezagutzeko asmoz, PIKUZALEOK! elkarteak, hango gizartea aspalditik ezagutu eta errealitate politiko kataluniarra lehen lerrotik jarraitzen duen Elixabet Zunzunegi kazetari legorretarraren hitzaldia antolatu du.

Hitzaldia: "KATALUNIAaren aro berria LEGORRETAR baten ikuspuntutik" .
Hizlaria: Elixabet Zunzunegi / Kazetaria
Lekua: Patxi Ezkiaga Kultur Etxeko goiko aretoa
Eguna: Abenduak 28, ostirala
Ordua: Iluntzeko 7tan
Hizkuntza: Euskara 

2012/11/26

Eguberrietan ere EUSKARAZ




Eguberrietan ere EUSKARAZ lelopean, Legorretako PIKUZALEOK! elkarteak, gabonetako opariak hautatzeko urte sasoian gaudela oharturik, euskarazko oparien aldeko kanpaina egin nahi du.

PIKUZALEOK! elkartearen ustean, gaur egun, gero eta aukera haundiagoak ditugu Gabonetako opariak egitean, euskararen faktorea kontuan izateko eta gure senitarteko eta haurrentzat opariak egiterakoan euskarazko produktuak hautatzeko (jostailuak, liburuak, musika, komikiak, filmak, informatika, gurasoentzat materialak, etb).

Hori dela eta, modu xinple baina eraginkorrean, eguberriei begira hainbat erakundek bultzatutako EUSKAL KATALOGOA sustatu eta zabaldu nahi genuke gure herriko familien artean.

Animatu zaitez eta Olentzeron eskutitza egitean, euskaraz idazteaz gain, gogoratu euskarazko produktuen eskeintza zabala duzula eskuragarri.

 

2012/11/01

391,63 euro bildu genituen Nafarroa Oinez alde




Atzo arratsaldean, 6tatik 9tara, Nafarroa Oinezen aldeko diru bilketa egin genuen, txanpon ilada erraldoia sustatuz.

Jende ugari bildu zen gure ekimenera, adin guztietako herritarrak eta azkenean, Ezkizu tabernetik Udaletxe bitarteko ilada osatu genuen eta horren fruitua, jasotako 391,63 euro izan zen.

Beraz, PIKUZALEOK elkartetik gure eskerrona azaldu nahi diegu bere txanponak jarritako herritar guztiei, ekimena aurrera ateratzeko lagundu zuten guztiei, azpiegitura uzteagatik Legorretako Udaletxeari eta interesa agertutako komunikabideei.

Esan bezala, bihar goizean, Nafarroa Oinezen aldeko kontuan sartuko ditugu bildutako 391,63 euroak.

Eskerrik asko!

2012/10/29

Euroz euro NAFARROA OINEZen alde



euroz euro
NAFARROA OINEZekin
elkartasuna

Urriak 31, asteazkena, arratsaldeko 6tatik 9tara, Legorretako plazan txanpon ilara erraldoia osatu nahi dugu, eguraldi txarraren ondorioz, NAFARROA OINEZen izaniko dirusarreren murrizketari aurre egiteko. Nafarroako ikastolak eta euskaltzaleak lagundu nahi badituzu … jarri zure TXANPONAK euskararen alde!.